Eusko dantzari

Patrimonio, Herencia de Mujer

Heritage, Women's Legacy

Heritage, Women's Legacy

Jornadas Europeas del Patrimonio en Euskadi

Ondarearen, Emakumeen Emaria

Las mujeres también presentes en las Artes

Heritage, Women's Legacy

Mujeres reparando las redes de pesca.

Ondarearen, Emakumeen Emaria

Sardineran a principios de siglo

Patrimonio, Herencia de Mujer

Alineación de un antiguo equipo femenino de fútbol.

Ondarearen, Emakumeen Emaria

Mujer huyendo de un bombardeo.

Patrimonio, Herencia de Mujer

Ondarearen Europako Jardunaldiak

Ondarearen Europako Jardunaldiak Kultura Ondareari buruzko sentsibilizazio-programa anbiziotsua dira eta Europako Kontseiluak sustatu ditu Europar Batasunarekin elkarlanean.

 

Ate irekien jardunaldiak dira, egun jakin batzuetan, eta salbuespen gisa, jendeak beren ondarearekin eta historiarekin zerikusia duten baliabide ugari ezagutzeko aukera izango du, baita ondare eta historia hori eskura izatekoa ere.

Euskadi, emakumeen begietatik

Gure ondarea interpretatu daiteke genero-ikuspegitik?

Euskadi: emakumeen erara

Garai guztietako emakumeek beren aztarna utzi dute Euskadi osoan zehar eta gure lurraldearen izaera eraikitzen lagundu dute.

Emakumea ezinbesteko eragilea izan da belaunaldiz belaunaldi gure kultura-ondarea eratu, hedatu eta zaintzeko.

“Ondarea, emakumeen emaria” da Ondarearen Europako Jardunaldi hauetarako aukeratu den ardatza eta beste ikuspegi batetik bideratu dezakegu, Ondareari ikuspegi sozial eta kulturaletik begiratuko diogu.

Hiru lurraldeetan antolatutako jarduera ugariren bidez, ondarearen arloan emakumeek beren adierazpenetan eta ekarpenetan izandako absentziak, isiltasunak eta bazterkeriak nabarmendu nahi ditugu.

 

Lurraldeetako jarduerak

Gipuzkoa

Programatutako jarduerak

Araba

Programatutako jarduerak

Bizkaia

Programatutako jarduerak

Jarrai gaitzazu sareetan

Egunean eguneko jarduera guztiak Facebook eta Instagrameko gure profilen bidez.

 

 

                    

Planifikatu ondo zure ibilbidea

Ongi planifikatuz gero, ahalik eta jarduerarik gehienetan parte hartzeko aukera izango duzu. Gogoan izan askotan aurrez hitzordua hartu behar dela, ikustaldia egin ahal izateko.

Egiaztatu jardueretako datuak

Beharrezkoa da zuk aukeratutako jarduerako telefono zenbakiarekin harremanetan jartzea zehaztasun denak baieztatzeko eta azkenengo orduko aldaketarik ez dagoela egiaztatzeko.

Arropa eta oinetako egokiak eraman

Jarduera askotan landa-bide eta -bidexketan ibili behar denez, gomendagarria da arropa eta oinetako erosoak eramatea. Euria eginez gero, euritakoak edo aterkiak eraman behar dira.

Taldearekin adeitsua izan

Ordurako etorri, abiapuntura iristeko bidea aurrez aztertu. Ikustaldian ez distraitu gainerako partaideak eta gidariaren jarraibideak bete.

Lagundu hobetzen

Amaitutakoan, ikustaldiari buruzko zure inpresioak aipatu gidariari. Asebetetze-inkestak dauden tokietan, hartu minutu batzuk inkesta betetzeko.

© 2018 | Eusko Jaurlaritza | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila